Oialume
1943tik
Festak izan zuen harrera ikusita, igandero-igandero jarraitu zuen eta eskualdeko jende asko hurbiltzen hasi zen baserri giro euskaldunaz gozatzera. Oialumeko “terrazazpin” hasitako festa hau 47 urtez luzatu zen bertan.
Dantzaldiak hainbat garai pasa zituen. Aipatutako hasieraren ondorengo etapan soinujole gehiagok hartu zuten parte, besteak beste. Ramon Amenabar Itsua, Diego Vicondoa, Felix Sanz, Meira, Manolo Amenabar, Jose Luis Ponce, Rafa Erentxun…
Hurrengo etapan eskusoinuaz gain «jazbana» bateria gehitu zuten, ondoren saxoa, tronpeta eta azkenik, musika tresna elektrikoak, aldarrikapen politikoak eta protesta abestiak.
Eltze eta zartagin asko jartzen ziren sutan hurbiltzen ziren gazteei ogitartekoak prestatzeko. Horietako mutil asko Loiolan soldadutza egiten ari ziren eta neskak probintziatik Donostiara etorri eta tabernetan, jatetxetan, dendatan edo etxetan neskame zeudenak ziren.
Igandea iristean, Oialumera gerturatu, zapatak erantzi eta alpargatak janzten zituzten sueltoan dantzatzeko. Garai hartan sarrerarik ez eta errifak izaten ziren, oilaskoak zozketatzen ziren eta tarteka arkumeren bat edo beste ere bai. Zozketa horietatik ateratako diruarekin ordaintzen zuten dantzaldia.
Euriak ez zuen eragozten festa eta sarritan ospatzen zuten aterki azpian.
1990 urtetik aurrera terrazazpitik dantzalekurako saltoa eman zen, areto itxira pasatuz. Bertan urteetan zehar hainbat plaza talde, erromeri talde, kontzertu izan dira jai egun arratsaldeak girotzen gaur egun arte. Euskal Herriko momentuko talde ezagun gehienak pasatu dira bertatik.
OIALUMEko dantzalekuak Euskal Herriko gazteak biltzen jarraitzen du.
Hauetako batzuetan gurasoak bertan ezagutu ziren, baita aiton amonak ere. Gazte hauek beraien festa eta aldarrikapen gogoarekin dantzalekua bizirik mantentzen dute.
Oialume Biltokiak jende askoren oroimenean eta bihotzean hainbat eta hainbat une gozo eta ahaztezin iltzatuta utzi ditu.
1943 – 2018
zuzenean
GURE
ARETOA
Hernani eta Astigarraga arteko mugan kokatua, Donostiatik 10km tara.
Erabilera anitzeko aretoa.
Dantzaldi eta kontzertuak batik bat, baina baita bertso jaialdi,
antzezlanen entsaio gunea, videoklip grabaketa,
musika ekipoen aurkezpen lekua, grabaketa platoa…